DOCUMENTOS | Detalle

Gidaliburua: Euskararen Erabilera Ez Sexista

Título (ingles) Gidaliburua: Euskararen Erabilera Ez Sexista
Temáticas asociadas Lenguaje | Sexismo
Año de edición 2010
Autor/es Emakunde
Entidad editora Eusko Jaurlaritza
Descripción

Orrialde hauen helburua hauxe da: euskararen erabilpenaren iguruan hausnarketa egitea generoari dagokionez eta zenbait proposamen egitea egoki adierazteko. Aldi berean, gaiarekiko sentsibilitatea eragin nahiko genuke, garrantzitsua baita hiztunok kontzientzia hartzea gure adierazpena zain dezagun.

Lan honen asmoa gida bat izatea da, baina ohartarazi behar dugu ez dela erabat normatiboa. Egia esan, atal gehienetan aholkuak emango ditugu eta zenbait erabilpenen kontra argudiatuko dugu. Beste atal batzuetan, berriz, dauden aukerak aurkeztuko ditugu eta ez dugu haietako baten alde egingo. Zeintzuk dira gure jokaeraren arrazoiak? Badaude alderdi batzuk nahiko eztabaidatuak izan direnak eta kontsensua lortu dutenak. Beste batzuk, berriz, ezbaian izan dira, baina ez da adostasunik gertatu; hor nahiago izan dugu eztabaida planteatzea, gero nork bere erabakiak har ditzan. Hainbat alderdi, bestalde, ez dira orain arte diskutitu ez ikertu: batzuen aurrean hainbat unetan zentzuak emango dizkigu irizpideak; beste batzuen aurrean, ostera, debatea eta ikerketa beharko dira oraindik.

Enlace al documento Pulse aquí para descargar/abrir el documento